Berriak
Atzealdea
Udal igerileku irekia martxan da
Pasa den ekainaren 21ean ireki zen Ormaiztegiko udal igerilekua eta martxan izango da datorren irailaren 6a bitartean.
2022·06·29
Ikasturtea amaitzearekin batera ireki zituen ateak ormaiztegiko udal igerileku irekiak. Aurtengoan ere, berrikuntzak ekarri ditu denboraldi honetan: igerilekuko taberna, aldagelak etab. lekualdatzea, hain zuzen, hemendik aurrera, zubipe kiroldegia atzean utzi eta beraien espazio propioa izango dute igerilekuan bertan instalatu diren etxoletan. Honela, liburutegia igerilekuan zerbitzua ere lekualdatu egin da eta uztailaren erdialdetik igerilekua itxi bitartean igerilekuko espazioan bertan izango da aukera zerbitzuaz gozatzeko.
PDF honetan eskuragarri dituzue 2022.urteko denboraldiko igerilekuko tarifak eta informazio erabilgarria.