Berriak
Atzealdea
Udan begirale gisa lan egiteko deialdia
Ekainaren 22tik uztailaren 21era izango diren udako jardueretan begirale gisa lanean aritzeko deialdia zabaldu du Ormaiztegiko Udalak.
2023·05·16
Hautaketa egiteko orduan honakoa baloratuko da:
- Begirale titulua izatea.
- Majisteritza edo antzerako ikasketak izatea.
- Umeekin lanean esperientzia izatea.
- Ormaiztegin bizitzea.
Interesa duenak, curriculuma bidali behar du zerki@zerki.net helbidera, maiatzaren 31a baino lehen.