Urmaiz abesbatzaren kontzertu berezia
2022·03·14
Martxoaren 26an Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzak oso kontzertu berezia emango du herrian. Izan ere, Arabako Abesbatza Sinfonikoa, Ganbara Orkestra eta Miranda de Ebroko Grupo Vocal Orbe izango ditu lagun oholtzan, Alicia Manceras Flores bakarlaria barne, eta Karl Jenkins konpositore galestarraren 'Stabat Mater' obra interpretatuko dute San Andres elizan. Kontzerturako sarrera doan izango da.
Hurrengo egunean, martxoaren 27an, Miranda de Ebroko Apolo antzokian eskainiko dute kontzertu bera, eta elkarlanaren zirkulua osatzeko, apirilaren 2an Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioko areto nagusian izango dira.
Une honetan kontzertua mimoz prestatzen ari dira Urmaiz abesbatzako kideak, Alberto Sáez Puenteren zuzendaritzapean.