Berriak
Atzealdea

ZABALIK DAGO KALEKO SALMENTAN ARITZEKO ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da.

2024·01·18


Alkatetzaren ebazpen bidez asteko merkatuari dagokion kalez kaleko salmentarako baimenak esleitzeko deialdia eta oinarriak onartu direnez, eskabideak aurkezteko epea ireki da. Epea hilabetekoa izango da, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Iragarkia 2024ko urtarrilaren 18an argitaratu da, ostegunean.

Oinarri arautzaileak Buletinean bertan edo Udalaren webguneko Egoitza Elektronikoaren iragarki-taulan kontsulta daitezke.

https://ormaiztegi.egoitzaelektronikoa.eus/info.0

Eskabideak, nahitaezko dokumentazioarekin batera, Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako bideetako bat erabiliz.