Berriak
Atzealdea

Galdutako gauzen kutxa udaletxean

Herritarrek kalean aurkitzen dituzten galdutako gauzak bildu eta horietako bakoitza dagokionari itzultzeko bidea erraztu asmoz 'galdutako gauzen kutxa' sortu da udaletxean

2021·10·07


Azken hilabete nahiz urteetan udaletxean gorde dira herritar desberdinek kalean aurkitu eta udaletxera eraman dituzten objektu guztiak.

Honela, 'galdutako gauzen kutxa' sortu du Udalak. Azken asteetan giltzak (etxekoak, garagekoak, elkartekoak, etab.), betaurrekoak, baloiak, etab. galdu badituzu edo duela asko galdu bazenituen...jakin agian baduzula aukera berreskuratzeko. Galdu duzun objetua udaletxeko arduradunari deskribatu eta berak esango dizu lokalizatuta dagoen ala ez.