Berriak
Atzealdea

Igandean itxiko da udal igerilekua

3
Uztailaren 5ean ireki zen Ormaiztegiko udal igerileku berritua eta datorren igandean, irailaren 5ean itxiko da

2021·09·03


2021eko uztailaren 5ean ireki zen azkenean Ormaiztegiko udal igerilekua. Argazkian hurrenez-hurren Jon Enrique Galarza alkatea; Juanjo Lizarraga arkitektu teknikoa; Dunixi Murua, Ione Usabiaga, Agustin Gilabert eta Juan Lobato zinegotziak.

Aurtengoan eguraldia nahiko txarra izan den arren, oso balorazio positiboa egin dute bertan lanean aritu direnek. Herritarrak gustura agertu dira igerileku berriarekin; uztailean guraso elkartearekin elkarlanean antolatutako igeriketako ikastaroek ere ondo funtzionatu dute, eta, liburutegia igerilekuan txokoan egindako moldaketek ere (haur eta gaztetxoentzako liburuz gain, hainbat jolas ere gehitu dira aurten) primeran funtzionatu dute. 

 

 

1 2 3