Berriak
Atzealdea

Ormaiztegi App aurkeztu da gaur

3
GAUR AURKEZTU DA ORMAIZTEGIN ORMAIZTEGI APP; ORMAIZTEGIKO UDALAK ACV MULTIMEDIA ENPRESAREN LAGUNTZAREKIN SORTUTAKO APLIKAZIO BERRIA.

2021·10·20


 

PRENTSAURREKOAN, JON ENRIQUE GALARZA ORMAIZTEGIKO ALKATEAK ETA JOSEAN TELLERIA ACV MULTIMEDIAKO GARAPEN ZUZENDARIAK HARTU DUTE PARTE.

- Udalak helburu argia du, ‘guztiontzat guztiokin’ leloan irakur daitekeen bezala, informazioa guztion eskura egotea eta guztion partaidetza bultzatzea da. Asmoa da udala herritarrengana erraz eta azkar iristea, horretarako egunerokoan erabiltzen degun tresnarik ohikoena, mugikorra, bidelagun hartuz. Honela, garrantzitsua den herri informazio guztia momentuan eta garbi helaraztea.

Era berean, beste norantzako bidea ere erraztu nahi da; hau da, herritarrek udalarekin harreman zuzena eta erraza izatea. Honela, azken denboran bultzatu diren eskaera telematikoen osagarri izango da app bidezko komunikazio bide hau. Herritarrek dituzten eskaera, iruzkin, hobekuntza proposamen etab. Udalerari erraz jakinarazteko modua, alegia.

Udalak hilabeteak daramatza tramitazio elektronikoa martxan jarrita, ondorioz, geroz eta paper gutxiago erabiltzen da. Transizio hilabete batzuk izango dira oraindik ere, baina poliki-poliki paper bidezko komunikazioa amaitzea da helburu, horretarako sortu berri den app hau herritarrek deskargatu eta erabiltzea ezinbestekoa izanik.

Ormaiztegi App prentsaurrekoa

 

- Udal app-a garatu duen enpresako arduradunak azaldu duenez, hiru urte dira aplikazio hau martxan jarri zutela, eta, urtez-urte, hobetzen doan tresna da. Herri bakoitzera egokitzeko ahalegin berezia egiten dute beti eta hala egin duten Ormaiztegin ere.

Herritarrek udal app hau mugikorrean izateko nahikoa da mugikorreko Play Store-an sartu eta Ormaiztegi  bilaketa egitea. Udaleko logoa duen app-a aukeratu, deskargatu eta instalatu behar da. APP-a instalatzerako orduan PUSH alertak aukera baimentzea gomendatzen da, udaletik datozen jakinarazpenak WhatsApp edo SMS bidez jaso ahal izateko.

Hauxe da Ormaiztegi App-ren egitura zehatza eta bakoitzari dagozkion azalpenak:

  • Albisteak: herritarren intereseko albisteak argitaratuko dira bertan. Momentuan eguneratutako Ormaiztegiko webgunetik elikatzen direlako. Hauek elkar banatzeko ere aukera izango da betiko komunikabideetan: WhatsApp, email, SMS etb
  • Agenda: herriko agenda izango da, udalak zein herritarrek antolatutako ekintzena.
  • Multimedia: 2 ataletan dago banatuta:
    • Argazkiak: Udalak duen Flickr kanaletik elikatu da
    • Bideoak: Udaleko Youtube kanaletik elikatzen da
  • Idatzi Udalari: herritarrak konpondu beharreko altzarien edo bestelakoen jakinarazpena bidali ahal izango dio udalari, bai eta eskari edo proposamenen bat egin ere. Horretarako formulario baten bidez argazki edo bideo bat bidali ahalko dute.
  • Eragileak: eragileen albisteak eta harreman datuak. Falta diren eragileei ere deialdia egin nahi dugu animatzeko sartzen zerrenda horretan.
  • Ezagutu: herriko txoko interesgarrien mapa.
  • Tramiteak: B@Q agiria erabilita telefonotik egitea egondo dira udalaren tramite ohikoenak
  • Erreserbak: herritarrei eskaintzen zaien baliabideak erreserba daitezke.
  • Farmaziak: guardiako farmazia aurkitzeko aukera urte osoan eta edozein Gipuzkoako herrian.
  • Telefonoak: udaleko telefono zerrenda interesgarria.

Push alertak: udaletxeak herritarrak komunikatzeko erabiliko duen tresna da, WhatsApp edo SMS motako mezuak izango dira. Komeni da beraz baimentzea sakeleko telefonotik aukera hau instalatzerakoan APPa.

 

 

1 2 3