Web edukia bistaratu
Gizarte Zerbitzuak
Zer egiten dugu lan sail honetan?
Zehaztutako helburuak lortzeko Ormaiztegiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako lansailak ondoko programa hauek ditu:
-Informazioa
Kasuan kasu zehaztutako baldintzak betez gero, erabiltzaileek gizartea babesteko sareak oro har eta gizarte zerbitzuetako sistemak bereziki eskaintzen dituzten zerbitzuetarako eta prestazioetarako sarbidea izan dezaten beharrezkoa den informazioa eskaintzen dugu.
-Balorazioa
Kasu bakoitza baloratzen dugu, bakoitzaren beharrak ebaluatu ondoren.
-Orientazioa
Behin erabiltzailearen beharrak ebaluatu ondoren, zerbitzu edo prestazio egokienerantz bideratzen dugu, arretarako banakako plan bat prestatuz, betiere jarraipena eskatzen duen esku hartze motaren bat behar duenean, eta erabiltzailea horretarako prest dagoen.
-Eginkizunak
Gizarte Zerbitzuetako Lansaila Ormaiztegiko biztanle guztiei gizarte zerbitzu eta baliabideetarako sarbidea bermatzeko sortu ditugun ekipamenduen eta baliabideen multzoa da.
- Gizarte Zerbitzuen sistemara iristeko bidea da.
- Gizarte egoera aztertzen du eta egoera horren arabera, erantzunak garatzen ditu, udalerrian dauden beharrak kontuan izanik zerbitzuak zabalduz, murriztuz edota sortuz.
- Dauden gizarte eskubideei eta baliabideei buruzko informazioa eta orientazioa eskaintzen du.
- Gizarte arriskuko egoerak saihestea xede duten jarduerak sustatzen ditu.
- Gizarte arriskuko egoerei aurrea hartzeko lan egiten du.
- Beren gizarte ingurunearekiko haustura egoeran dauden hiritarrei laguntzen die.
- Planteatzen diren eskariak eta egoerak baloratzen ditu.
- Kasu bakoitzera egokitutako prestazio ekonomikoak eta gizarte baliabideak izapidetzen ditu.
- Erabiltzailearen etxean bertan edota gizarte ingurunean zerbitzuak eta programak abiarazten ditu.
Nola jarri harremanetan
Ahalik eta arreta hoberena eskaintzeko helburuarekin harremanetan jartzeko hitzordua eskatu behar da aurretiaz. Hitzordua telefonoz, posta elektronikoz edota zerbitzura pertsonalki bertaratuiz eskatu daiteke.
Gizarte Zerbitzuak (Miren Martinez)
- Ordutegia: Astelehen eta ostegunetan 9:00etatik 15:00etara
- Telefonoa: 943 88 26 60
- Faxa: 943 88 92 12
- Posta: gizarte@ormaiztegi.eus