Web edukia bistaratu

BURDINAREN BIDEAK

Bestalde, "Burdinaren bideak" izeneko ibilbide berri bat jarri da martxan Zerain, Legazpi eta Ormaiztegi herriak barne direla. Ibilbide honen haria burdingintza da, burdinaren estrakzioa eta ondorengo lana, eskuz zein modu industrialean, baita honen erabilera arkitektonikoa ere. Ezinbesteko erreferentzia dugu burdina euskal historia eta oraina ulertzeko.

Ibilbidearen barne geratzen dira tokian tokiko azalpenak ematen dituzten bisitaldi gidatuak, Zeraingo Aizpeako meategietara, Legazpiko Mirandaolako burdinolara eta Ormaiztegiko trenzubira, bisitariendako koaderno didaktikoa eta irakasle eta arduradunentzako informazio txostena. Ibilaldian barrena tartekatzen dira deskribapena eta informazioa, ondare historikoa eta natur baliabideak, kanpo eta barne espazioak; horretaz gain, gogoeta egiteko hariketa xumeak proposatzen ditu. Iraupena bost bat ordukoa da, goiz eta arratsaldean banatua. Ibilbidean atseden hartzeko gune estali eta estaligabeak badaude.

Hitzorduak, txostenak edo besterik gabe informazio gehiago eskatzeko, deitu ezpairik gabe telefono hauetara:

LEGAZPI. Mirandaola: 943 73 04 28
ORMAIZTEGI. Zumalakarregi Museoa: 943 88 99 00
ZERAIN. Turismo Bulegoa: 943 80 15 05

ORMAIZTEGI-ZELAUNDIETA-ORMAIZTEGI

Mendiz, beste bi ibilbide ere egin daitezke, Ormaiztegitik hasi eta inguruko beste herrialdeak bisitatuz. Lehenengoa, Ormaiztegi-Zelaundieta-Ormaiztegi zeharkatzen dituena da eta herriko hilerrian hasten da, Agerre baserriraino iritsiz, Arandi, Urbizu, Zelaundieta eta Arizmendi baserriak ikusiz. Guztira, 5, 2 kilometro dira, ordu bat eta hogei minutuko iraupenarekin.

ORMAIZTEGI, GABIRIA eta MUTILOA

Bigarren ibilbideak Ormaiztegi-Gabiria-Mutiloa hartzen ditu, amaieran berriz Ormaiztegira itzuliz. Ormaiztegitik irten eta Gabiriako bidean Udabarro Goikoa baserrira iritsi eta gero, Aztiazaran eta Landarregi baserrietara iritsiko gara. Ondoren, Lierniko amabirgina ikusi eta gero, Ormaiztegiko Tontorre baserrira jeitsiko gara.