Lierniko Erromeria
Aspaldiko ahiturari jarrituz uztailaren bigarren igandean ospatzen da Ormaiztegitarren Erromeria Liernira.
Egun horretan Meza Nagusia entzun ondoren, Ormaiztiarrak Lierniko Amaren Ermita inguruan elkartzen dira bertan pretatzen den bazkaria datatzeko asmoz.
Egun guztian zehar giro paregabeaz gozatzeko aukera izaten da, antolatzen diren ekintzen artean Toka Txapelketa herrikoia eta haurrentzako jokoak dira aipagarrienak.
EGITARAUA 2016:
Uztailak 9, larunbata:
10:00: Lierniko bide zaharraren garbiketa auzolanean. Udaletxean elkartuta. Parte-hartzaileentzako hamaiketakoa eskainiko da.
Uztailak 10, igandea:
11:30: Salda eta txorizo egosia dastatzea.
13:00: Meza nagusia Lierniko Amaren ermitan.
Ondoren, Urmaiz abesbatzak kontzertua eskainiko du.
14:30: Bazkari herrikoia. Aurten MARISKO PAELLA prestatuko da.
Parrilak jarriko dira.
16:00: Erromeria ANDONIK MUGITZEN NAU.
18:00: Lierniko XXI. Toka txapelketa Ormaiztegiko herritarrentzat.
Irabazleak, Mujika jatetxeak oparitutako bi pertsonentzako bazkari edo afari baterako txartela jasoko du sari moduan.
Izen-emateak bertan 17:45etatik 18:00etara.
OHARRAK:
Aparkaleku arazoak saihesteko, oinez igotzea, autobusa erabiltzea edota kotxeak betetzea eskatzen da.
Mahaiak eta aulkiak bakoitzak bere etxetik eraman behar ditu.
Mahai eta aulkiak kamioian igo eta jaitsi ahal izango dira 11:00etan eta 19:30ean.
DOAKO AUTO BUS ZERBITZUA
11:00etan eta 13:00etan Ormaiztegi-Lierni (Udaletxe aurrean)
18:00etan eta 20:00etan Lierni-Ormaiztegi (Lierniko aparkalekuan)