Mugikortasuna eta garraioa 2024/07/24
Bidaiarien mugikortasuna bermatzeko asmoz, Renfek errepide bidezko garraio-plana jarriko du abian.
Obrek aldirietako eta distantzia ertain zein luzeko zerbitzuetan izango dute eragina
Adif Gipuzkoako trenbide-sarean egiten ari den obren ondorioz, abuztuaren 3tik 25era arte tren-zerbitzua eten beharko da Irun zein Brinkola arteko aldirietan eta distantzia ertain nahiz luzeko ibilbideetan.
Abuztuan, zenbatespenen arabera, Donostiako Aldirietako zerbitzuaren gaineko eraginen ondorioz, autobusek 232 zirkulazio egingo dituzte abuztuaren 3tik 4ra; 2.204 zirkulazio abuztuaren 5etik 23ra, eta, azkenik, 232 abuztuaren 24tik 25era.
Bidaiarien mugikortasuna bermatzeko asmoz, Renfek errepide bidezko garraio-plana abian jarriko du tren guztietarako, abuztuaren 3tik 25era.
Atxikita ordutegiak.
https://www.ormaiztegi.eus/Documentos/Noticias/2000060/Ordutegi_abuztuak 5-24 agosto Horario.pdf
https://www.ormaiztegi.eus/Documentos/Noticias/2000060/Ordutegi_abuztuak 3-4 agosto Horario.pdf
https://www.ormaiztegi.eus/Documentos/Noticias/2000060/Ordutegi abuztuak 25 agosto Horario.pdf