Kirolak 2025/05/27
Udal igerilekua ekainaren 21ean irekiko da, eta irailaren 7ra arte egongo da zabalik.
Bonua eskatzeko edo aktibatzeko epea ireki da; eskaera aurrez aurre Udalaren bulego orokorrean egin ahal izango da eta elektronikoki Udalaren Egoitza Elektronikoaren, eta eta APParen bidez.
Egoitza Elektronikoan "Izapide Nabarmenduak / Udal igerilekurako bonoa eskatzea" atalean sartu beharko da. Bertan, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta prozedura zehazten dira. APP-tik tramite berera sartuko da "Izapideak" fitxaren bidez.
Edozein modalitatetan, ordainagiria eta errolda-ziurtagiria aurkeztu beharko dira, azken hau Ezkion, Itsason edo Gabirian erroldatuta daudenentzat bakarrik.
Bonu bat lehen aldiz jaulkitzen denean txartel fisikoa doakoa da, baina galeragatik, lapurretagatik edo narriaduragatik txartel berri bat lortzeko 12 € ordaindu beharko dira.
Gogoratu badagoela %75eko hobaria, arrazoi ekonomiko edo sozialak medio, interesatuek eskatutako kasuetan, eta Udaleko Gizarte Zerbitzuek hala erabakita.
Kontsulta itzazu tasak atxikitutako dokumentuan.
Kontu korronteak:
Kutxabank: ES20 2095 4408 51 1060229449
Laboral Kutxa: ES08 3035 0006 80 0061900000