BIDE BERDETIK MAHAIRA. MUTILOA ORMAIZTEGI BIDE BERDEAREN EGUNA 2025
Hitzaldia
2025/05/11
Lekua: Ormaiztegi, Bide berdea
9:30-15:30
🌿 Aurten "Bide berdetik mahaira" ekimenaren XVI. edizioa maiatzaren 11ean ospatuko dugu, Bide berdearen egunaren baitan.
Ormaiztegi eta Mutiloako Udalekin eta Goiturrekin elkarlanean antolaturiko jarduera hau, Clara Gutierrez biologa eta etnobotanikoak dinamizatzailea izanik.
Goizean Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berde ibilbidean zehar lore eta landare basatiak identifikatu eta jasotzen irakatsi du Clarak.
Mutiloako Txerri Gorri elkarte gastronomikoan egingo den tailer gastronomikoa egiteko behar den kopurua bilduko da. Jarraian, ondoren dastatuko diren errezetak prestatuko dira eta Lierniara itzultzean, 15:30tan, bukatutzat emango dugu aurtengo jarduera.
🥗 Egingo den menua:
Aperitiboak:
1- Llanteneko gure pate tradizionala (oliba berde eta beltzez egina)
2- Arbendol eta perretxikoen patea, Pinpinela eta basa-baratxuriekin
3- Bideko landarekin egindako tenpurak
Salda elikagarria paisaiako basaranekin
Patatak malba eta asunekin
Espaloi eta hegaluzekin egindako tarta (aukera beganoa ere bai)
Bide berdeko basaranekin egindako askotariko enpanadak eta hostopilak, Sahats-fruituarekin egindako postre sorpresa.
IZEN-EMATEA: https://www.zumalakarregimuseoa.eus/eu/kontaktua